Ehun baino hobeto, 120 keinu
Erdi Aroko Azokarekin batera, Klink elkarteak bazkaria antolatu du larunbaterako egoitzan, bazkari solidarioa. Bildutako dirua eskualdeko langabe eta behartsuen artean banatzeko asmoa zuten eta horretarako Caritas erakundearekin harremanetan jarri ziren Klinkekoak. Helburu bezala 100 bazkidek izena ematea jarri zuten, bakoitzak 12 euro ordainduta, jakinda zaila zela, baina zenbaki polita iruditzen zitzaien: 100 lagun, 1.200 euro. Probeedoreak ere busti ziren ekimenarekin eta bazkarian erabili eta banatuko den guztia doan eman dute.
Bazkideen erantzuna soilik falta zen eta a zer nolako erantzuna. Ehun ez, 120 bazkidek eman dute izena Klink Elkartearen elkartasun bazkarirako, 120 keinu, eta arduradunak eskerrak ematen nondik hasi ez dakitela daude. “Herriari erakutsi diogu beste behin elkarte solidarioa garela, bazkide solidarioak dituen elkartea”, esan du Iñaki Gonzalezek. Izena eman dutenei, banatzaileei, txartelak saldu dituzten tokiei eta komunikabideei eskerrak eman dizkiete Klinketik, “langabeen eta beharra dutenen izenean eskerrik asko”.