Kontserbaziorako Eremua Berezi izendatu dute Aiako Harria
Errenteriako Mendi eta Ingurumeneko Departamenduak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Aiako Harria Kontserbazioko Eremu Berezia izendatzea erabaki du. Kontserbazioko Eremu Bereziek komunitatearen intereseko habitat natural eta erdi naturalak babestua dute helburua, bitxiak eta ahulak izateagatik edo bertako fauna eta florarentzako oinarrizko eginkizuna betetzeagatik.
Pozik agertu da departamendua, eta izendapen horrek Añarbeko basoan (Errenteriako Udala da jabea) eragingo duela uste du: “Han dago Gipuzkoako hariztirik handiena, eta bertan bizi dira mehatxatutako fauna basatiaren espezie asko. Gainera, Añarbeko urtegiaren arroaren babes ahalmena ere zabaltzea ekarriko du izendapenak”.