
Ikasleak antzararen jokoan jolasten
Atzo Ingumenaren Mundu Eguna izan zen eta horren haritik Elizalde Herri Eskolako hainbat ikasle Oiartzungo Niessen fabrikara hurbildu ziren. Bertan energiaren eraginkortasunaren inguruan zenbait gauza ikasi zituzten fabrikako langileen eskutik.Etxean energia nola aurreztu daitekeen irakatsi zieten ikasleei eta bisita bukatzeko antzararen joko erraldoian parte hartu zuten. Energiaren eraginkortasunari buruzko galderak erantzun behar zituzten jokoan.