Poesia errezitaldiak izango dira bihar eta etzi
Ataramiñe elkarteak, Hedoi Etxartek eta Oier Guillanek parte hartuko dute bihar eta etzi Mikelazulon egingo dituzten poesia errezitaldietan.
Kartzela eta sorkuntzaz ariko dira Ataramiñe elkartekoak, eta espetxeko bizipen propioak Ataramiñen argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte. Ataramiñe kultur elkartea eta argitaletxea da eta euskal errepresaliatu politikoen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz sortu zen, 2002an.
Etxarte eta Guillanek, berriz, euren liburuetako poemak irakurriko dituzte: lehenengoak, Sinplistak eta bigarrenak, Elkartasun basatia. Errezitaldian hainbat aktore eta idazleren laguntza izango dute.