Lartzabalgo auzo elkarteak itxi dute "erabilera desegokiagatik"
Errenteriako Udalak Lartzabalgo auzo elkartearen lokala itxi zuen atzo. Lokala uzteko kontratua etetea erabaki du udalak, eta “elkartearen kudeaketa eta erabilera desegokia egitegatik” hartu duela erabaki hori azaldu du. “Auzo elkartearen kideekin eta auzoko bizilagunekin hainbat bilera egin dira, eta horietan egiaztatu ahal izan da Lartzabalgo auzo elkartea ez dagoela batez ere auzoko bizilagunez osatuta. Hortaz, lokalaren erabiltzaileak ez dira auzoko bizilagunak eta egiten duten lokalaren erabilera ez dator bat auzo elkarte baten dituen helburuekin; helburua, gastronomia elkarte batena baita”, adierazi du udalak.
Auzoan zenbait kartel ere azaldu dira auzo elkartean bertako bizilagunak egotea eskatuz.