Irungo Lore eta Landare Azoka berezia, larunbatean
Larunbatean egingo dute Irungo Lore eta Landare Azoka berezia, zortzigarrenez, Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udalak antolatuta. 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Zabaltza plazan. Ekimen berezia egitearen arrazoia da, udalaren arabera, baserritarren feriek izan duten beherakada, eta gainbehera hori bi argudiorekin laburbildu du: orokorrean lehen sektoreak bizi duen krisia, eta erosleen ohituren aldaketak. Hala, feria astegunean beharrean igandean izanda, erosle gehiagorengana hurbiltzeko aukera dutela baserritarrek nabarmendu du udalak.
Denetik izango da ikusteko eta erosteko: garaiko landareak, barneko eta kanpoko landareak, zuhaiskak, jateko fruituak ematen dituzten zuhaiska ekologikoak, landare aromatikoak, sukaldatzeko landareak, bonsaiak…