Errenteriako eta Pasaiako berdintasun sailek Bilboko hilketak gaitzetsi dituzte
Bilbon igandean jipoitutako eta gaur hil den emakumearen hilketa, zein pertsona berak hil zuen beste emakume batena gaitzetsi dituzte Oarsoaldeko udalek, Errenteria-Oreretako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Berdintasun Mahaiak.
Eragile eta instituzio horiek bat egin dute Emakumeen Mundu Martxak gertaera salatzeko egindako deialdiarekin. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkatalgunearen parean, 19:30etik aurrera, eta herritarrei dei egin diete bertan parte har dezaten. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera berretsi nahi izan dute publikoki. “Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Biktimen familiei elkartasuna adierazi diete.