Domingo de Luçaren testamentuaz mintzatuko da Barkham
Ternuko agiri zaharrena den Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentuari buruzko hitzaldia izango da ostegunean udaletxeko areto nagusian. Agiria aurkitu zuen Michael Barkham historialari kanadiarrak emango du hitzaldia, gazteleraz. 19:00etan hasiko da. Mexiko iparraldetik gora —espainiarrak bertara iritsi ziren ordurako— idatzita dagoen jatorrizko agiri zibil zaharrena da eta Oñatiko Agiritegien Artxibategian aurkitu zuen historialariak.