Bilboko hilketak salatzeko elkarretaratzera deitu du Antiju Morik-ek
Joan den asteburuan Bilbon izandako eraso eta hilketa salatzeko (gaur hil da koma egoeran zegoen emakumea) elkarretaratzea egingo du Antiju Morik talde feministak eta herritarrei elkarretaratzera biltzeko deia egin die. Gaur arratsaldean izango da elkarretaratzea, 19:30ean, Txoko Feministan (plazan).