Arratian barrena ibiliko da Urdaburu
Artzaintzaren bideari jarraituz, Urdaburu mendizale elkarteak hirugarren etapa antolatu du iganderako. Arratia inguruan ibiliko dira. Olaetan hasiko dute ibilbidea eta Barazarren bukatu. Bidean, Urkiola santutegia. Zumeltza, Saibi (954) eta Altungana (795) igoko dituzte. Bost orduko irteera izango da: 17,5 kilometro eta 650 metroko malda.
Bihar izango da izena emateko azken eguna. Urdaburu elkartetik pasatu beharko dute edo 943 52 78 79 telefonora deitu, 20:00etatik 21:30era. Egunean bertan, 07:00etan aterako da autobusa, Iztietako geltokitik.