Argazkilaritzako ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Trintxerpen
Gaur arratsaldean inauguratuko dute argazkilaritza ikastaroetan parte hartu dutenen erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan egongo dira ikusgai, hilaren 13raino. Astegunetan 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara.
Aurten lehen aldiz antolatu du ikastaroa Pasaiako Udaleko Gazte eta Kirol Sailak, eta bederatzi lagunek hartu dute parte, Nagore Lozanoren gidaritzapean. Kamera digitalekin egin dute lan, erabilera oso zabaldua baitago, baina analogikoarekin lan egiten dutenak birziklatzeko ere.
Ikasle bakoitzak bederatzi argazki erakutsiko ditu.