Xaiaren 13. urteurrena ospatzeko afaria eta kontzertuak antolatuko dituzte
Xaia ostatuaren 13. urteurrena ospatzeko sagarnotegi afaria eginen dute ostiralean. Egun horretarako prezio berezia jarriko dute, 25 euroan. Afariaren ondotik kontzertuak izanen dira. Nirvana taldearen moldaketak egiten dituen In Bloom taldeak eta Tikilau bandak (rock dantzagarria) joko dute afariaren ostean. Bakalau elkarteak antolatzen du eta afarirako aldez aurretik izena ematea komeni da, honako telefonoan: 0559 20 76 10.