Atzo arratsaldean Xanistebanetako Pala Txapelketako lehen partidak jokatzen hasi ziren. Hiru partida izan ziren, guztira sei bikote.
Hauek dira atzoko emaitzak:
- Pau Txiki-Arlepo / Iñaki-Gorka: 23-30
- Aingeru P.-Asier P. / Sergio-Ion Elizalde: 30-23
- Aingeru L.-Oier K. / Anartz-Oskar: 30-13
Laugarren partida bat ere jokatzekoak ziren baina ekainaren 13an jokatuko dute, 17:00etan. Gaurko partidak ere atzeratu egin dituzte, beraz, ostegunean jarraituko du pala txapelketak.