Souto, eskuinean, saria jasotzen
Egunotan egiten ari dira Donostiako Aieteko jauregian Gipuzkoako 60. Cocktail Txapelketa, herrialdeko tabernen kamareroen elkarteak antolatuta. Atzo horren barruko hainbat txapelketa egin zituzten, tartean gin tonic txapelketa. Horretan Irungo Sargia tabernako ordezkariarena bigarren onena izan zen, Gorka Soutorena hain zuzen (irudian saria jasotzen); 23 parte hartzaile izan ziren bertan (horietatik hiru Irungoak, Sargiaz gain Danako eta Gaztelumendi). Irun Dastatu ekimenaren partaide da Sargia, hortaz, udalak taberna hori zoriontzeaz gain, Irun Dastaturen baliagarritasuna nabarmendu du.
Gaur arratsaldean topagune horren barruko pintxo txapelketa egingo dute. 21 parte hartzaile izango dira, horietatik zazpi Irungoak. Iaz, Danako tabernak irabazi zuen lehia hori, Irungoa ere.