Irungo Babes Zibilak informazio jardunaldia antolatu du iganderako
Zer egiten duten azaltzeko, eta herritarrak erakartzeko, informazio jardunaldia antolatu du Irungo Babes Zibilak iganderako (hilak 9). Hala, 09:00etatik aurrera, Zabaltza plazan hainbat tailer egingo dituzte eta zenbait erakusketa gune jarriko dituzte horren guztiaren berri emateko. Hala, Babes Zibileko kideen arabera, istripuen simulazioak egingo dituzte goizean zehar (11:30ean izango da bat), eta bertan suhiltzaileek, anbulantziek eta Babes Zibileko kideek parte hartuko dute, besteak beste.