Idurre Ugaldek Hezkuntza Sortzailerako tailerraz hitz egingo du
Idurre Ugalde hitzaldi bat emango du, gaur, 19:00etan Mikelazulon, duela lau urte Matxaingo maldan martxan jarri zuten Hezkuntza Sortzailerako tailerra azalduz. Horren oinarria zein den ere jakinaraziko du, eta Arno Sternen ondorioen berri emango du. Bera izan zen Hezkuntza Sortzailearen printzipioak ezarri zituena.
Tailerrean sortzen dena ez dagoela inori zuzenduta eta artearekin ez duela zerikusirik aurreratu dute, ez dela ere komunikatzeko. Haatik, “jolas” bat dela zehaztu dute. Tailerrean ari denak “arrazoiari ihes egiten dioten forma, trazu eta elementu ezberdinekin” jolasteko aukera duela esan du.