Iazko Herrira Eguna urriaren bukaeran egin zuten
Hilaren 15ean, 10:00etatik aurrera Tomas Garbizu Musika Eskolan batzarra egingo du Lezoko Herrira-k. Bi ordukoa izango da gehienez bilkura. Hiru puntuko gai ordena landuko dute bertan: Lehenik, Herrira-ren helburuen berri emango dute bertako arduradunek, ondoren Lezon egin nahi duten Herrira Egunaren ekimen nagusienak elkarrekin adosten saiatuko dira, eta azkenik egun hori noiz egin eztabaidatuko dute. Herritarrei agertzeko eskatu diete.