Joan den asteburuan hasi da Ereintzak antolatutako Errenteriako Tenis Irekia, eta datozen asteetan jokatuko dituzte partidak. 32 lagunek eman dute izena txapelketa horretan, eta lau kideko zortzi taldetan banatu dituzte. Talde bakoitzak ligaxka bat jokatuko du. Bigarren fasean, talde bakoitzeko lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarrenek partida bakarreko txapelketa jokatuko dute, eta onenek egingo dute aurrera.
Uztailaren 6 eta 7an mailako bakoitzeko final-laurdenak jokatuko dituzte, eta hurrengo asteburuan finalerdiak. Uztailaren 20an eta 21ean izango dira lau finalak.
Honakoak izango dira asteburu honetako partidak.
Larunbata
- 10:15h: Juan Ramon del Pozo-Javier Velasco
- Inoiz ez 11:45h baino lehenago: Aitor Reyes-Asier Oskoz
- Inoiz ez 13:15h baino lehenago: Arkaitz Mendoza-Ibon Basterrika
- Inoiz ez 14:45h baino lehenago: Eneko Millan-Jon Iruretagoiena
- Inoiz ez 16:15h baino lehenago: Ivan Jimenez los Santos-Gabriel Zubillaga
- Inoiz ez 17:45h baino lehenago: Juan Luis Illarramendi-Jose Maria Rodriguez
Igandea
- 10:15h: Carlos Artegain-Martin Zelaia
- Inoiz ez 11:45h baino lehenago: Adur Lekuona-Koldo Lopez
- Inoiz ez 13:15h baino lehenago: Adrian Blakemore-Jokin Ramos
- Inoiz ez 14:45h baino lehenago: Oscar Parrondo-Asier Vallejo
- Inoiz ez 16:15h baino lehenago: Mario Garcia-Antton Basterrika
- Inoiz ez 17:45h baino lehenago: Jon Ramos-Mikel Egibar.