Errepideetako asfaltoa berritzeko kanpainarekin jarraitzen dute Irunen
Irungo Udalak jakinarazi du hiriko hainbat kaleko errepideen asfaltoa berrituko dutela datozen egunetan. Horrela, hilaren 6an (osteguna), ekingo diote langileek Iparragirre eta Harrobieta kaleen arteko bidegurutzeko asfaltoa berritzeari, nahiz Pio Barojakoa berriz ere jartzeari (bigarren ataritik seigarrenera).
Iparragirre eta Harrobieta arteko zatia 09:00etatik 13:00etara egingo dute. Makinak handik Pio Barojara joango dira, 15:00etatik 19:00etara asfaltatuko dutelako zonalde hori.
Horiek iraun bitartean, beharrezko informazioa egongo da jarrita errepide horietan, eta udaltzainek zaintza lanak egingo dituzte.