Antxoko La Anunciata ikastetxeak antolatuta, elikadura jasangarriari buruzko erakusketa egiten ari dira Antxoko Kultur Etxean, bihar arratsaldera arte. Agenda 21aren
Elikadura jasangarriari buruzko erakusketa, La Anunciataren eskutik.
baitan egindako lana erakustaraziko dute ikastetxekoek, betiere elikadura osasuntsuaren garrantzia nabarmenduz.
Erakusketa 17:00etatik 19:00etara dago zabalik. Bihar, gainera, DBH 4ko eta Batxilergoko lehen mailako ikasleek lau proiektu aurkeztuko dituzte:
Iturri publikoak: beharrezkoa ez den gastua?,
Euskal Herriko arraza autoktonoak,
Bidai bat trenean eta
Molinao erreka: ingurugiro azterketa.