Langileak Aireportuko biribilgune ondoko bidegorri zatia asfaltatzen
Pixkanaka-pixkanaka aurrera doaz Gabarrari kaleko eta hiriko hego mendebaldeko bidegorri sarea zabaltzeko lanak. Gaur, San Juan de Dios eta Aireportuko biribilguneen arteko bidegorri berriak asfaltatzen aritu dira langileak eta, horrela, errepide zati horrek izango duen itxura antzemateko aukera izan da. Biribilguneen arteko zatian ibilgailuentzako bi norabideak mantenduko dituzte, baina bide bazterrak kendu eta haien ordez bidegorria eraiki dute. Hala, bi bazterretan jarri dute bidegorria, Irun zein Santa Engrazia alderantz.
Bide bazterren ordez bidegorriak jarri dituzte biribilguneen artean