Jose Antonio Santano eta Ana Oregi, Zaisan
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Ingurumen sailburuak Irungo Zaisa eremua bisitatu du gaur goizean. Jose Antonio Santano alkatea izan du bidelagun. Alkatearen arabera, Zaisaren gaineko “indarguneak berresteko eta ahaleginak indartzeko” aukera izan da gaurkoa, “Zaisa Atlantikoko eremuko garraioan garrantzitsua baita, baita Irunerako ere”. Santanok gogorarazi du Zaisan 140 enpresa daudela, eta horiek 1.700 laguni ematen diotela lana, “eta Oregik Zaisa ezagutu duelako pozik gaude. Zaisako kide ere Jaurlaritza bada”.