San Juanek hiru domina eskuratu ditu trainerillen Espainiako Txapelketan
Atzo jokatu zuten Moañan (Galizia) trainerillen Espainiako Txapelketa, eta San Juanek hiru domina eskuratu zituen: zilarrezko bi eta brontzezko beste bat. Emakumeen zein gizonen kategorian bigarren izan ziren arrosak, Meira eta Samertolameuren atzetik, hurrenez hurren. Gazte Mailan lortu zuten podiumera hirugarren postuan igotzea, Chapela eta Cabo da Cruz lagunduz.