Hardcore eta punk gaua, hilaren 26an, Mogambon
Hardcore eta punk gaua antolatu dute hilaren 26rako Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan bi talde ariko dira: Koënigstein Youth (Saint Etiennekoak, Frantzia) eta Kuma No Motor baionarrekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euro balioko du.