Hainbat ekitaldi egingo dituzte Pasaiako ludotekek ikasturtea bukatzeko
Ekaina izanik, ikasturtea gertu dago, eta behar bezala bukatzeko asmoa du batek baino gehiagok. Pasaiako ludoteketan horrela egin nahi dute.
Udal ludoteketan parte hartzen duten haur zaharrenak Oiartzungo Arditurriko meategietara eta Hondarribiko hondartzara joango dira hilaren 8an (larunbata). 09:00etan irtengo dira Pasaiatik, eta 18:30ean itzuliko. Izena ahalik eta azkarren ematea aholkatu dute.
Gazteenek, 4 eta 8 urte bitartean dituztenek, txangoa egingo dute Errenteria-Oreretako Txiki Kaia jolas parkera joateko aukera izan zuten pasa den maiatzaren 25ean. Hiru autobus bete haur hurbildu ziren bertara. Hilabete honetan bertan festa handia egingo dute ludoteketan parte hartu duten 270 haurrek, jolas, tailer eta askariarekin.