Etzi elkartuko dira Eroski eta Fagorren mendeko ekarpenen Gipuzkoa mailako kaltetuak, Errenteria-Oreretan. Bilera, 19:00etan hasiko da, Niessenen. 200 lagun inguru elkartzea espero dute. Pertsona horiek Fagorren eta Eroskiren menpeko ekarpen finantzarioak erosi zituzten 2002. urtetik 2007ra, eta orain ezin dute diru hori errekuperatu.
Eroski eta Fagorren mendeko ekarpenen kaltetuei buruzko erreportajea argitaratu zuen HITZAk, apirilaren 12an. Hona hemen:
http://oarsobidasoa.hitza.info/paperekoak/informazio-ezaren-kaltetuak/