Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bela-eskolako arrapala eta plataforma berriak inauguratu dituzte

admin
Bidasoa
2013/06/03
Ana Oregi

Jaurlaritzako eta udaleko ordezkariak, ostiral goizean arrapala berrian

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Hondarribian izan zen ostiralean, belaontzietarako arrapala eta plataforma martxan jartzeko ekitaldian. Oregiz gain, Aitor Kerejeta alkatea, Hondarribiko Klub Nautikoko ordezkariak, Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako zuzendaria eta Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuetako (EKP) zuzendaria izan ziren bertan eta Arrantzaleen kofradia eta EKPren instalazioetan bisita egin zuten. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak esan zuenez, “Hondarribiren ezaugarri nagusia itsasoarekiko lotura da, bai arrantza sektoreagatik, bai kirol eta aisialdi sektoreengatik; hogeitaka motorrezko itsasontziren eta belaontziren amarratzeko eta Hendaiako mugakideekin nabigatzeko lekua da. Portu eredugarria da izan; aparteko baliabide turistiko eta ekonomikoen iturri da Hondarribiarentzat, eta Europako Batasuna sustatzen ari den itsas turismoaren kokaleku izateko aukera asko ditu, duela egun gutxi Itsasoaren Europako Egunaren ildotik Maltan egindako biltzarrean adierazi zen bezala”.
Oregi sailburua Hondarribia

Kofradiako instalazioak bisitatu zituzten

Arrapala berria Hondarribiko bela-eskolaren ondoan, arrantza-portuko zabalguneen hego-mendebaldean kokatuta dago eta bertan zegoen garai bateko arapala ordezkatuko du, egoera oso txarrean zegoena. Hondarribiko udalak bere gain hartu zituen bela-eskola kokatzeko beharrezko eraikuntza-elementuak gauzatzeko lanak eta Eusko Jaurlaritzako Portu-azpiegituretako zuzendaritzak plataforma handitu eta berritzeko lanak gauzatu ditu. Obrak egiteko, guztira, 447 mila euro inbertitu dituzte lan horietan. Plataforma ere handiagoa Arrapala berriaren obren bidez, Klub Nautikoaren egungo plataforma handitu da; 40 metro gehiago luzeran eta 19,75 metro gehiago zabaleran. Plataforma berria egungo eremuaren kota berdinean eraiki denez, gorabeherarik gabeko espazio oso bat lortu da. Gainera, ontzi arinak lehorreratzeko arrapala egin da (11,8 metroko zabalera, 47 metroko luzera eta % 12,6ko pendiza) eta pantalanera sartzeko eskaileretan eskudel bikoitza ipini da. Halaber, egungo argiztapen-lerroa luzatu da, kale-argi gehiago ipinita. Oregik azaldu zuenez, plataforma zabaltzea ezinbestekoa zen: “Plataforma zaharraren azalera ez zen nahikoa eta, gainera, maila bat baino gehiago zuen. Behin-behineko eraikuntza batzuk zeuden bertan eta portuko hegoaldeko kontradikearen alboan eraiki zen, ibaiertzeko moilarekiko perpendikularrean”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.