Azabaratza kontsumo taldea kide bila dabil
Kide batzuek baja eman dutela eta, Azabaratza kontsumo taldea berrien bila dabil. Baserritar batek ekarritako otarra jasotzen dute astero, 19:30ean, Agirre Lehendakariaren plazan. Modu ekologikoan ekoitzitako barazkiak eta garaikoak dira otarrean jasotzen dituztenak. Azabaratzak jakinarazi duenez, aukera dago nahi izanez gero otar erdia ere jasotzeko: nahi duenak osoa eta nahi duenak erdia.
Barazkien otarraz gain, ogia eta arrautzak erosteko aukera dagoela azaldu du, eta horrez gain, baratzak ematen duenaz gain, beste produktu batzuk erosten dituztela: olioa, arroza, dilistak…
Egun 25 inguru lagun dira.