Aulki Mugikorreko lau banderak, Hondarribira
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa izan zituzten jokoan atzo Orion eta bertan lehiatu ziren Hondarribia Arraun Elkartearen kirolariak, bikain lehiatu gainera. Orotara, 24 domina lortu zituzten lurraldeko txapelketan (urrezko hamahiru, zilarrezko zazpi eta brontzezko beste lau) eta Ligako lau banderak jaso zituzten, lau mailetan izan baitira nagusi hondarribiarrak: haur, kadete, gazte eta senior mailetan.