Aste honetan asfaltatuko dute Irungo Burdinola kalea
Azken egunetako eguraldi eskasagatik maiatzaren bukaeran egitekoak ziren Burdinola kalearen asfaltatze lanak aste honetan egingo dituzte, gaur eta bihar gauean zehazki. Trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko egingo dituzte gauez lanak. Bi errailak konponduko dituzte, baina ez dituzte biak batera itxiko, banaka baizik.