Monfrague Extremadurako zentroak antolatuta, Extremadurako kultur astea hasiko da bihar. Hurrengo larunbata bitartean, hango kultura ezagutzeko aukera izango da, janari tipikoa, musika eta dantzak, besteak beste.
Larunbat gauean (hilak 8) afaria izango da, eta txartelak 20 euroan (bazkideentzat) eta 23 euroan (bazkide ez direnentzat) daude salgai. Izena emanda lor daitezke 943 34 04 58 edo 943 51 36 41 telefono zenbakietan.
Egitaraua
Bihar, hilak 2
- Goizetik: Txiringitoa eta Extremadurako produktuek salmenta, Zumardian.
- 12:00: Monfrague zentroko abesbatza, Ecos de Extremadura, Concha Rociera eta Raices y brotesen kontzertua. Zumardian.
Etzi, hilak 3
- 17:00: Haurrei zuzendutako Marrazketa lehiaketa, zentroan.
- 17:00: Pailazo baten ikuskizuna, zentroan.
Asteartea
- 19:00: Toka, bote eta igel lehiaketa, zentroan.
Asteazkena
- 19:30: Partxis txapelketa, helduentzat, zentroan.
Osteguna
- 19:00: Bakarrizketa saioa, Cristinarekin, zentroan.
Ostirala
- 19:00: Hitzaldia: Personajes extremeños menos conocidos, zentroan.
- Ondoren: Gregoriren elkarteko bazkidearen eskutik, poesia errezitaldia, zentroan.
- 20:00: Tortilla, ogi mami eta gazpatxo lehiaketa (etxean egin ahal izango dira, eta lehiaketa hasi baino 10-15 lehenago aurkeztu), zentroan. .
- 22:00: Tute, txintxon eta kuatrola txapelketa, hasiberrientzat, zentroan.
Larunbata
- 21:00: Afaria eta dantzaldia.