Errepresialiatuen alde kirol elastikoak jantziko dituzte Oiartzunen
Oiartzunen egun osoko festa egingo dute bihar, Lasterbidean Lasterketa, errepresialiatuen bizi baldintzak ezagutarazi eta Espainiako zein Frantziako gobernuei urratsak eman ditzaten eskatzeko.
Eguneko ekitaldi handiena 8,1 kilometroko lasterketa izango da, eta ehunka parte hartzaile daude izena emanda. Proba motza ere egingo dute, 4,25 kilometrokoa. Egunean bertan eman behar da proba motzerako izena, 2 euro ordainduta. Horrez gain, bestelako kirolak ere izango dira bihar, baita bestelako ekitaldiak ere.
Egitaraua
• 09:30: Izen ematea.
• 11:00: Herri lasterketa.
• 12:00: Lasterketa nagusia.
• 13:00: Sari banaketa.
• 13:30: Etxerat-en ekitaldia.
• 14:30: Bazkaria, kiroldegian.
• 17:00: Kontzertua, Gaztetxean: Siroka, Norte Apache, Antton Uriz eta Jare.
• 17:30: Herri kirolen ikuskizuna, Doneztebe plazan.
• 17:30: Haurrentzako jolasak, udaletxe atzean.