DYAk bihotz-biriken suspertze teknikak erakutsiko ditu igandean
Gipuzkoako DYA erakundeak bihotz-biriken suspertze teknikak (BBS, RCP gazteleraz) erakutsiko ditu igandean San Pedro kalean, 10:00etatik 13:00etara. BBS Eguna ospatuko dute lurralde osoan eta, horren harira, erreanimazioaren oinarrizko mugimenduak erakusteko postuak jarriko dituzte asteburuan hainbat herritan. Kanpaina honen bidez bihotz-biriken geldialdi baten aurrean jokatzen jakitea zein garrantzitsua den erakutsi nahi du DYAK.