Astelehenean izango da parte hartze tailerra gazteekin
Heldu den astelehenean, hilak 3, Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze tailerra gazteekin egingo dute. Joan den astelehenean egitekoak ziren, baina asteburuan izandako eraso matxista salatzeko deitu zuten elkarretaratzearekin bat egin zuen Oiartzungo Udalak, eta hori dela eta atzeratu egin zuten saioa.
Udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 20:00etan hasita.