Alardealdia dela-eta trafikoan aldaketak bihar Irunen
Bihar egingo dute 2013ko Alardealdia, Alarde Tradizionala finantzatzeko festa. Hori dela eta, 08:00etatik 15:00ak arte Urdanibia plazarako ibilgailuen sarbideak itxi egingo dituztela jakinarazi du Irungo Udaltzaingoak. Gainera, Alardealdiaren martxak Blaia ibilbide hartzen duenean, jaitsierako bidea moztuta egongo dela jakinarzi dute. Hala ere, udaltzainak trafikoa arautzen izango direla nabarmendu du udalak.