
Futbol 7 Txapelketa Hendaian
Hendaiako Ondarraitz zelaian Euskal Herri osotik etorritako taldeak Futbol 7 Txapelketa jokatzen ari dira. 50 talde baino gehiagok eman dute izena. Goizeko zortzi eta erdietan hasi dira eta ilunabarreraino izango dira partidak. Txistulariek giroa alaitzen ari dira zelai inguruan hara eta hona.
Laster bazkaria egingo dute eta ilunabarrean sariak banatuko dituzte. Hori eta gero presoen aldeko jaialdia hasiko da, Ondarraitzen bertan, Ekintza, Xutik eta Enbata taldeekin.