Txirrindularitza proba izango da bihar Iturin poligonoan
Allerru Txirrindulari eskolak antolatuta txirrindularitza proba egingo dute bihar Lezoko Iturin poligonoan 16:30etik 18:00ak arte. Alebin eta Jubenil Mailako 100 txirrindularik hartuko dute parte bertan atolatzaileek zehaztu dutenez. Allerruk hamasei urte daramatza txirrindularitza proba hori antolatzen.
Lasterketa dela eta gasolindegiko sarrera eta zubia itxita egongo dira.