Trikitixa doinuak entzungo dira udaletxean
Auntxa Trikitixa eskola eta Irungo kontserbatorioaren arteko elkartruke jaialdia antolatu dute biharko (ekainak 1). Jai horretan bi eskoletako trikitilariek hartuko dute parte. Besteak beste, Kepa Junkeraren, Kupela taldearen, Tapia eta Leturiaren, Flaco Jimenezen eta Los Lobosen abestiak interpretatuko dituzte. Horrez gain, betidanik trikitilariek jo izan dituzten fandango eta arin-arinak eskainiko dizkiete bertaratzen direnei.
Emanaldia bihar izango da Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera.