'Ogiyik karri etzun semia' antzezlana emango dute gaur Oreretako gaztetxean
Ostiraleroak ekimenaren barruan, Edurne Agirrezabala oiartzuarrak Ogiyik karri etzun semia antzezlana aurkeztuko du, 22:00etan, Oreretako gaztetxean. Sarrera ordaindu beharko da, 2 euro, eta horren truke, zerbait hartzeko aukera izango da.
Komedia lana izango da Agirrezabalak aurkeztuko duena. Egungo ama baten eta unibertsitatean duen semearen arteko harremana agertuko du, eta txikitan emandako hezkuntza egungo egoeraren artean dagoen alde azalduko du. “Pausoz pauso semearekin komunikatu nahian, amaren birziklapena ezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta beste une hunkigarriak ematen direlarik. Bi mundu hain desberdin adierazten direnez, bai gazteen eta bai helduen gozamena lortzen du”. Modu horretara aurreratu dute lana.