FIlmaren fotograma bat
Ttak Kale ekintzak film proiekzio bat antolatu du biharko: Juanba Berasategiren
Ipar haizearen erronka. Haurtzaro Ikastolako jantokiko goiko solairuan izango da proiekzioa, 17:00etan hasita.
Anne eta Peiot neba-arreba bikiak eta Watuna indiarra dira istorioko protagonistak. Arbasoengandik jasotako sekretua dute Ipar Haizea baretzeko. Goya saria irabazi zuen lehenbiziko euskal animazio filma da pasaitarrarena.