Azokak, txakolinak eta sendabelarrek bat egingo dute
Bihar, Herri Azoka Taldeak antolatuta, goizean zehar (10:00etatik 13:00etara) herri azoka, txakolin dastaketa eta sendabelarrak izango dira.
Herri Azokak Axerigorriko Dolox, Bodatxikiko Fausto, Algorrizarreko Antonio, Joxe, Mikolax eta Maite omenduko ditu; taldeak adierazi bezala, “Oiartzun bertako jana eta edana egin eta plazara ekartzegatik eta baita eskulan eta beharrezko arropa eskaintzeagatik ere”.
Txakolinaren munduan dabiltzan hainbat izen ere gogoratu nahi ditu Herri Azoka Taldeak: “Iriberriko Lino eta Lontxo Iza, urtetan epaimahaiko lanak egiteaz gain, gure ardo bereziaren kalitatea eta estimazioa behin eta berriz erakusteagatik”.
Sendabelarren 16. ikastaroa
Aurten sendabelarren 16. ikastaroa egingo dute Oiartzungo plazan. Aurtengo ikastaroan 50 ikasle aritu dira. Larunbatean sendabelarretan gidari izan dituzten hainbat laguni esker ona adieraziko diete: Portugal baserriko Erramonari, Txarondoko Prantxiskari, Axerigorriko Agustinari, Otegieneako Pepitari, Gamongoako Lesmesi eta Justizko Frantxiskari.