Ugaldetxoko industriagunea
Goizeko seitatik piketeak lantegietatik dabiltza lantegiak greban daudela baieztatzeko eta gehienak hala daudela konfirmatu dute. Herrigunean ere tabernetako, dendetako, gasolindegietako… ateak itxita daude.
12:30ean egingo den manifestaziorako Sagueseko zutabean elkartuko dira oiartzuarrak Oarso Bidasoko gainontzeko herritarrekin batera manifestaziora joateko.
Arratsaldean, 16:30ean, autoen karabana abiatuko da Doneztebe plazatik eta 19:00etan Oreretako Herriko Enparantzatik hasiko den manifestaziora joateko deia egin dute.
Grebaren balorazioa
Ekainaren 4an, asteartea, Greba Batzorde berezia izango da Doneztebe plazan. Bertan grebaren balorazioa egingo dute eta aurrera begirako urratsak adostu.