Mimosa etorbidea dinamizatzeko neurriak hartuko dituzte gaurtik
Gaurtik eta irailaren 15a bitartean ezingo da ibilgailua utzi Mimosa etorbidean, Pikondo karrikaren eta Leclerc etorbidearen artean. Gainera, ekainaren 15etik aurrera, oinezkoentzat soilik izango da gauez kalea eta motordun ibilgailuen zirkulazioa debekatuta egongo da 20:30etik 07:00etara. Herriko Etxetik argitu dutenez, “saltegi anitz dituen karrika horren dinamizazioa laguntzeko xedea” dute neurriek eta tokiko saltegiekin adostasunean finkatu dituzte, “esperientzia gisa”.
Helburu berarekin, ekainaren 15etik irailaren 15era Errepublika plaza udako gauetan ixten dute ibilgailuentzat. Badira urte batzuk hasi zirela neurri hori hartzen eta oinezkoak eta ostalariak pozik dira emaitzarekin.