http://youtu.be/IU9UYIRdzX4
Batzar informatiboa egin berri dute Lezoko Gurtze Santuaren plazan lehen balorazioa egiteko. Bertan aipatu dutenez, industrialdeaaren %97ak egin du bat greba deialdiarekin. Herri gunean erabatekoa izan da jarraipena, eta goizean goizteik itxita azaldu dira saltoki eta tabernak. Sabadell Bankua zegoen zabalik, baina pikete informatiboak hurbildu direnean bertan ziren langile bakanak irten eta banketxea itxi egin dute.
Goizaldean abiatu dira Zubitxotik pikete informatiboak Alcampo Merkatalgunera. Bertatik berriz, Pasaia eta Lezoko industrialdeetara egin dute. Arazorik ez dela izan nabarmendu dute batzarrean, halaber, eta greba deialdia herrian izaten ari den jarraipena erabatekoa izaten ari dela gaineratu dute.