Errenteria-Oreretako mobilizazioa, Gamon Zumardiaren bi aldeak betetzen
Greba orokorreko azken mobilizazioak egin dituzte, 19:00etan abiatuta, Errenteria-Oreretan eta Irunen. Oarsoaldeko eta Bidasoko eskualde buruetako bi mobilizazioetan milaka herritarrek parte hartu dute. Greba eguna, ordea, ezberdinak izan da bi eskualdeetan. Oarsoaldean ia erabatekoa izan da egunbeteko lanuztea sektore guztietan, baina Bidasoan jarraipena txikiagoa izan da, eta goizetik nabaritu da hori. Hala ere, ELA eta LAB sindikatuek HITZAri esandakoaren arabera, kontuan hartzeko eguna izan da gaurkoa “beste eredu baten aldeko borrokan”.