Euskara sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki du Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak. Udako euskara ikastaroak antolatzeko laguntzak eskatzeko epea laburragoa da; ekainaren 23an bukatzen da. Gainontzeko ataletan irailaren 15a artekoa da eskaera epea.
Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa BAZ bulegoan (Kale Nagusia, 20) aurkeztu behar dira, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Euskara sustatzeko diru-laguntzak
- Udako euskara ikastaroak antolatzeko. 9.800 euro.
- Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzeko. 3.100 euro.
- Herritarrak Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joateko. 3.132 euro.
- Establezimenduek errotulazioa euskaraz jartzeko. 1.800 euro.
- Web orriak euskaraz jartzeko. 2.000 euro.