Auto karabana egin dute Pasaiako portuko langileek
08:30ean kotxe karabana abiatu dute Pasaiako portuko langileek, portutik bertatik Trintxerpe eta San Pedro aldera. Hasiera batean manifestazioa egiteko asmoa zuten, baina eguraldi txarra dela eta autoetan joatea erabaki dute, zarata egiten. Antxon, bestalde, 10:00etarako bildu dira herritarrak barrutitik manifestazioa egiteko. Pasaiako enpresa nahiz denda ia guztiak itxita daude. Eragina oso handia da, eta enpresaren batean izan den ika-mikaz gain, normaltasunez doa eguna.