Arratsaldean Portuak bat egin du grebarekin
Gehiengo sindikalak gaurko deitu duen greba orokorrerako deialdiak ez du goizean arrakasta handia eduki Hondarribian. Langile asko atera da kalera baina herriko bi industriaguneetako saltoki eta tailer guztiak ireki dituzte. Komertzioan eta ostalaritzan ere ez du eragin handirik izan deialdiak, goizez.
Arratsaldean, baina, Portu auzoko komertzioak itxita aurkitu dituzte 17:00etan abiatu den manifestazioan zihoaztenek. Ehun lagunetik gora izan dira manifestazioan parte hartu dutenak eta, ibilbidea amaitzerakoan, 19:00etan Irunen egingo den eskualdeko manifestazioara joateko deia egin dute.