Akitania ezagutarazteko zikloa, Mediatekan
Hendaiako Mediatekan “Akitania balioan jartzeko” asmoarekin ekitaldi ziklo bat egingo dute hilabete osoan zehar. Larunbat honetan hasiko dira, euskarazko ipuin saio batekin. Eleka konpainiako Jokin Irungaraik eta Kattalin Salaberrik izango dute Andere ipuina kontatzeko ardura, 11:00etatik aurrera. Astelehenean, berriz, argazki erakusketa hasiko da, Akitaniako kostaldeari Jean Hinckerrek aterarako argazkiekin. Hilaren 17ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Bi literatura topaketa
Ekimena burutzeko bi literatura topaketa egingo dituzte. Lehena, Gracianne Hastoy idazle eta literatur kritikariarekin izango da, ekainaren 7an, 18:30etik aurrera. Zugarramurdiko sorginen historian aditua da, eta liburu bat idatzi argitaratu zuen iaz gai horrekin. Arrakasta handia izan zuen, eta liburuak izenpetuko ditu.
Bi aste beranduago, hilaren 21ean, ordu berean, Jean Christophe Rufinek bisitatuko du Mediateka. Frantziako Akademiako kidea izateaz gain, hogei urtez aritu da lanean gobernuz kanpoko erakundeetan, eta bi entsegu idatzi ditu gai horrekin lotuta. Frantziako enbaxadore ere izan da Senegalen. Horrez gain, Done Jakue bideko Iparraldeko Bidea egin du oinez, eta Immortelle randonée liburuan islatu ditu han bizitakoak. Bidaia liburu onenen artean hautatu dute.
Tokia lehenagotik hartzea gomendatu dute, 05 59 48 00 11 telefono zenbakira deituz edo <a href=”mailto:médiatheque@hendaye.com”>médiatheque[abildua]hendaye.com</a> helbidera mezua igorriz.