Tuperra erabiltzeko kanpaina azalduko dute harategi eta arrandegietan
Errenteriako Udalak Kutxa-Ekogunearekin batera, harategi eta arrandegietan hondakin gutxiago sortzeko tuperra erabiltzeko kanpaina bat jarri nahi du martxan. Hori dela, kanpainaren nondik norakoak azaltzeko bilera bat egingo dute herriko harategi eta arrandegietako arduradunekin. Zehazki, aste honetan zehar bisita pertsonalizatuak egingo dituztela jakinarazi du udalak.
Kanpaina horrek Ontziratu zaitez du izena, eta herritarren artean tuper moduko plastikozko ontzi berrerabilgarriak banatu nahi dituztela jakinarazi du, erosketak egiterakoan erabiltzeko.